XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A... andrea, alabaina, berriro alde egitera zihoan. Lagun nazazu, sendagile jauna! esan zuen ahots larri batekin, bere ondoren atea itxi aurretik.

Korridorera atera nintzen, baina ez nuen A... andrea aurkitu.

Itxarongelan begiratu nuen ondoren - han ere ez zegoen.

Urduri, nire erizainarengana hurbildu nintzen eta A... andrea ikusi al duzu? galdetu nion.

A... andrea? errepikatu zuen nire laguntzaileak harriturik.

Oraintxe bertan nirekin zen kontsulta-gelan, azaldu nion.

Eta bere ahotsagatik, zerbait gertatu izan bailitzaion zirudien.

Zurekin kontsulta-gelan?

Bai.

Erizainak aurpegi xelebrea jarri zuen.

Hemen harrera lekuan ez da izan!

A... andreari deitzera noa, esan nuen.

Horrela argituko da gertatutako dena, beharbada.

Zenbakia lortu nuenean berehala markatu nuen.

Ez zegoen komunikatzen baina A... andreak ez zuen erantzuten.

Orduan, garbi ikusi nuen, berarengana joan beharra nuela eta nire berokia hartu nuen.